Duela 25 urte...

Arakilgo Eguna

Guaixe 2026ko uztailaren 28a

Arakildarrak mahaian. ARTXIBOA

Mendeetako ohiturari jarraituz, arakildarrek ibarreko eguna ospatu zuten.  

Santiago Eguna jai ez zenez, aurreko igandean ospatu zuten Arakilgo Eguna. Aralarko aingeruaren irudia Egiarretako Maistarena etxera iritsi zen eta egiarretarrek eta arakildarrek hura gurtzeko aukera izan zuten. Itxasperriko ermitan meza izan zen eguerdian. Ondoren, herri kirol erakustaldia. Auzatea akordeoilariak girotu zuen. Festak Etxarrenen jarraitu zuen. Bazkari ondoko mus txapelketa Egiarretako Migel Erbitik eta Fermin Izkietak irabazi zuten.