Pilota

Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest

Guaixe 2026ko uztailaren 9a

Zabaletak eta Albisuk lehia gogorra izango dutela aurreikusten du katedrak. IÑAKI PORTO

San Fermin Binakakoan, Peio Etxeberriak eta Zabaletak Larrazabal eta Albisu izango dituzte aurkari.

San Fermin Binakako Torneoan bigarren jardunaldia dago jokoan gaur, uztailaren 9an. Peio Etxeberriarekin osatuko du bikoa Jose Javier Zabaleta atzelari etxarrendarrak, eta aurretiazkoan torneorako txartela lortu zuten Larrazabal eta Albisu izango dituzte aurkari. Atzealdean lehia bizia izango duten bi titanen norgehiagokak ikusmina piztu du. Atzera ere, leporaino beteko da Labrit, soilik 20 sarrera inguru geratzen baitira salgai

Ezkurdia-Gabirondok galduz hasi dute torneoa
San Fermin Binakako Torneoa bart hasi zen, uztailaren 8an. Bezperan txapelketan aritzeko txartela lortu zuten Ezkurdiak eta Gabirondok Jaka eta Mariezkurrena II.a izan zituzten aurkari mukuru eta sekulako jai giroan murgilduta zegoen Labriten. 

Jaka eta Mariezkurrena Ezkurdiaren eta Gabirondoren gainetik pasa ziren, 22-9 hartu baitzituzten mendean 48 minutu iraun eta 370 pilotakada gurutzatu ziren partidan. Bezperako nekea nabaritu zuten Ezkurdiak eta Gabirondok, eta Jaka eta Mariezkurrena, aldiz, nagusitasun osoz aritu ziren.