Uztailaren 1etik 5era 6. Volta a Portugal Feminina jokatu zen. Bertan hiru sakandarrek parte hartu zuten: Nahia Imaz (Massi Baix Ter), Ane Beltran de Heredia (Cantabria Rio Miera) eta Ane Berastegi (Grupo Eulan Amenabar).
Voltak bost etapa gogor zituen. Lehena Amadora eta Vila Franca de Xira artekoa (106,6 km), bigarrena Montijotik Tomarrera artekoa (127,7 km), hirugarrena Taveirotik Coimbra arteko erlojupekoa (10,8 km), laugarrena Mealhada eta Agueda artekoa (84,5 km) eta bosgarrena eta azkena Oliveira de Azeméis-etik Santo Tirsora (91 km). Berotzarrak aipatu etapak infernu bilakatu zituen.
Ane Berastegik bero kolpea izan zuen eta ezin izan zuen lehenengo etapa bukatu. Zorionez, egoerari buelta ematen ari da. Nahia Imazek eta Ane Beltran de Herediak itzuli polita egin zuten, baina ezin izan zuten proba despeditu, bosgarren eta azken etapa ez zutelako bukatu.
Victoire Berteauk (Cofidis) irabazi du Volta a Portugal Feminina (10:55:54), Maite Urteagari (Grupo Eulen Amenabar) 4 segundo aterata.