Ingudea

Aitor Oiarbide eta Nerea Arguelles, Nafarroako Ingude Txapelketaren bila

Guaixe 2026ko uztailaren 14a

Nerea Arguelles 2025eko Herriz Herri Txapelketan Etxarri Aranatz taldearekin ingudea altxatzen. UTZITAKOA

Gizonezkoen eta emakumezkoen Nafarroako Ingude Txapelketekin despedituko dira San Fermin Herri Kirol Jaialdiak. Mikel Lasartek motozerrarekin erakustaldia eginen du.

San Fermin Herri Kirol Jaialdien azkeneko jardunaldia jokatuko da gaur, 11:00etatik aurrera Iruñeko Foru Plazan. Tartean Nafarroako Gizonezkoen eta Emakumezkoen Ingude Altxatze Txapelketak erabakiko dira. 

Gizonezkoen txapelketan bost herri kirolari lehiatuko dira: Aitor Oiarbide etxarriarra, Josetxo Urrutia (Leitza), Aleix Pedrosa (Bera), Xabier Altuna (Suarbe) eta Alex Fernanez (Iruñea). 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien egin beharko dizkiote minutu eta erdian. 

Emakumezkoen txapelketan hiru dira lehiatuko direnak: Nerea Arguelles altsasuarra, Maika Ariztegi (Ituren) eta Leire Arraztoa (Irurita). Kasu honetan, 9 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien egin beharko dizkiete, minutu eta erdian. 

Jaialdiarekin despeditzeko Mikel Lasartek motozerrarekin egurrezko irudien erakustaldia egingo du.