San Fermin Herri Kirol Jaialdien azkeneko jardunaldia jokatu zen uztailaren 14an. Ingudea izan zen protagonista.
Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketan, gizonezkoen txapelketan bost herri kirolari lehiatu ziren: Aitor Oiarbide etxarriarra, Josetxo Urrutia (Leitza), Aleix Pedrosa (Bera), Xabier Altuna (Suarbe) eta Alex Fernanez (Iruñea). Minutu eta erdian 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien egitea zen erronka, eta azkarrena, eta Nafarroako txapelduna, 82 altxaldirekin. Aitor Oiarbide hirugarren sailkatu zen (77 altxaldi).

Emakumezkoen txapelketan hiru kirolari lehiatu ziren: Nerea Arguelles altsasuarra, Maika Ariztegi (Ituren) eta Leire Arraztoa (Irurita). Kasu honetan, minutu eta erdian 9 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien egitea zen erronka, eta Maika Ariztegi izan zen Nafarroako txapelduna, 91 altxaldirekin. Hirugarren Nerea Arguelles izan zen (80 altxaldi).
Jaialdia despeditzeko Mikel Lasartek motozerrarekin egurrezko irudien erakustaldia egin zuen.