Pilota

Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman

Guaixe 2026ko uztailaren 20a

Ezkurdiak eta Albisuk ez zuten Barakaldotik punturik ekarri. GAIZKA PORTILLLO

Ezkurdia-Albisuk eta Larrazabal-Zabaletak ez zuten punturik bildu CaixaBank Masterseko lehen jardunaldian.

Asteburuan CaixaBank Masterseko lehen jardunaldia jokatu zen. Hiru partida jokatu ziren guztira. Tartean, ilbeltzaren 19an Ezkurdiak eta Zabaletak txapelketa mustu zuten, baina, zoritxarrez, ez zuten punturik bildu. 

Jakina denez, Mastersean bi enpresetako pilotariek elkarrekin osatzen dituzte bikoteak. Ezkurdiak Albisu du bikote, eta Barakaldon Artola eta Rezusta izan zituzten aurkari. Partida oso borrokatuan, 
Artolak markatu zuen diferentzia, eta errezital handia eskaini zuen. Guztira 15 tanto egin zituen, eta akats bakarra, Rezustaren laguntzarekin. Ezkurdiak eta Albisuk ez zuten gaizki jokatu, baina Artolaren eguna izan zen, eta, azkenean, 17-22 galdu zuten Artola-Rezustaren kontra. 

Eun berean, baina Otxandion, Zabaletak Larrazabalekin osatu zuen bikoa Elordiren eta Mariezkurrenaren kontra jokatzeko. Atzelari handien arteko lehia izan zen hau, eta kasu honetan Mariezkurrenak Zabaleta gainditu zuen. Partida oso estuan, bi bikoteek irabazteko aukera izan zuten, baina azken txanpan Larrazabalek eta Zabaletak ez zuten haztatu eta Elordi eta Mariezkurrena gailendu ziren, 22-18. 

Laso-Martija, bigarrenean
Beraz, Ezkurdia-Albisuk eta Larrazabal-Zabaletak ez dute Mastersean punturik bildu. Bigarren jardunaldia asteburuan jokatuko da. Uztailaren 24an Laso eta Martija sartuko dira lehian, eta Larrazabal eta Zabaleta izango dituzte aurkari Luzaideko Arretxe pilotalekuan. Uztailaren 25ean jardunaldi bikoitza jokatuko da. Ezkurdia-Albisuk Zabala-Iztuetaren kontra jokatuko dute Ermuan, eta Altuna III.a-Imazek Artola-Rezustaren kontra jokatuko dute.