Txirrindularitza

Sakandarrak, XXXX. Iruñerriko Itzulirako prest

Guaixe 2026ko uztailaren 21a

Quesos Albeniz Burundako taldea, Iruñerriko Itzulirako prest. BURUNDA

Mutilen junior mailako probak lau etapa izango ditu.

Nesken proba bukatuta, gaur, uztailak 21, mutilen junior mailako XXXX. Iruñerriko Itzulia hasiko da. Lehen etapa Mutiloan jokatuko da, eta Valle de Aranguren Challengea izango da. Sakana Group-Aralar, Quesos Albeniz-Burunda eta bestelako taldeetan dabiltzan sakandarrak prest daude erronkarako. 

Lasterketa Mutiloan hasiko da, 17:30ean, eta etapak 111 km ditu. 

Iruñerriko Itzuliko bigarren etapa Ororbian jokatuko da (108,8 km), eta Sakanara helduko da. Ororbiatik 17:00etan abiatuko da, eta Etxaurira helduta segidan lehen mailako Girgillano gaina eta bigarren mailako Lezaungo gaina igoko ditu, 18:30ak inguruan 3. mailako Lizarragako gainetik pasa eta 18:43 aldera Lizarragara heltzeko. Ondoren, Etxarri Aranaztik Arakilgo bidea hartuko du, 19:20etan Urritzolatik Errotzera heldu eta handik Ororbiako helmugara heltzeko. 

Hirugarren etapa Undianon jokatuko da (101 km), eta laugarrena eta azkena Iruñean, uztailaren 24an, Redingo Zaldi Zurian hasi eta bukatuko dena (111 km).