Pilota

Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute Donostia Hiria Torneoan

Guaixe 2026ko uztailaren 22a

Txapelketa Donostiako Atano III.ean jokatuko da, Aste Nagusian.

Iruñeko San Fermin eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren ondoren, Donostiak hartuko du udako pilota torneoen lekukoa, Donostiako Aste Nagusian jokatuko den Donostiako Hiria Torneoarekin. Atzo, uztailak 21, aurkeztu zuten Donostiako udaletxean, eta bi finalerdi eta final handia izango dira jokoan. 

Ezkurdia eta Zabaleta izango dira ordezkari sakandarrak. Gainera, elkarrekin osatuko dute bikoa. Abuztuaren 12an jokatuko duten finalerdian Altuna III-Rezusta izango dituzte aurkari. Bezperan, abuztuaren 11n, beste finalerdia erabakiko da, Laso-Iztuetaren eta Peña II-Mariezkurrenaren artean. Bi garaileek abuztuaren 14an final handia  jokatuko dute. 

Sarrerak dagoeneko salgai daude.