Sakanako Mankomunitateak 2026rako lan eskaintza publikoa onartu du. Lau lanpostu betetzeko deialdiak eginen ditu. Alde batetik, kulturartekotasun bitartekaria lan postua, C mailakoa eta euskarazko B2 eta arabiera jakintza altua hizkuntza eskakizunak dituena. Lan kontratuduna izanen da lanpostua betetzen duen pertsona. Bestetik, ibarreko erakundea hondakin zerbitzuko bilketan aritzeko hiru peoi-gidari lanpostu errelebo kontratuko modalitatean bete nahi ditu. Lanpostuak D mailakoak dira eta euskarazko B2 hizkuntza eskakizuna dute. Lau lanpostuak betetzen dituztenak lan kontratudunak izanen dira.