egitaraua

Arakildarren eguna

Guaixe 2026ko uztailaren 24a

2025eko Arakilgo eguna, Itxasperrin. ARTXIBOA

Uztailaren 25ean, larunbata, Arakilgo eguna ospatuko dute Itxasperri ermitan eta Etxeberrin. 

Arakilgo eguna ospatuko dute uztailaren 25ean, larunbata, arakildarrek; goizean dianak izanen dira Arakilgo herrietan, eta, ondoren, Itxasperri ermitan bilduko dira arakildarrak. Etxeberrira lekualdatuko dute ospakizuna, herri bazkaria eginen dute eta ondoren txapelketak eta kontzertuak izanen dira. 

2026ko Arakilgo eguna

Uztailak 25 larunbata

10:00 Dianak, Arakilgo herrietan barna.

12:00 Omenaldia 2025eko jaio berriei, Itxasperri ermitan.

12:30 Zurezko eskulturak motozerrarekin, Itxasperri ermitan.

14:30 Herri bazkaria, Etxeberrin.

17:00 Mus, briska eta partxis txapelketak; haur jolasak, eta kontzertuak: Sandro Trouve eta Iluntze Akustikoak, Etxeberrin.