Uztailaren 24an jokatu zen junior mailako XXXX. Iruñerriko Itzuliko laugarren eta azken etapa, Iruñeko Redineko Zaldi Zurian hasi eta despeditu zena (105,7 km). Luca Martinez lakuntzarraren Tolosa/ Danena taldea itzulia irabaztera atera zen Eneko Ugartemendiarekin, ordura arteko lider Eritz Atxega liderrarengatik 6 segundo eskasera baitzegoen. Luca Martinez seigarren zen sailkapenean, 1:34ra, eta bere apustua lehen nafarraren maillota mantentzea eta Ugartemendia laguntzea izan zen.
Tolosa/Danenaren estrategia ondo atera zen eta Eneko Ugartemendia bakar-bakarrik iritsi zen Zaldi Zuriko helmugara, etapa garaipena lortzeaz gaindi, Iruñerriko Itzuliko sailkapen orokorrean lehena jarri eta itzuliko garaipena lortu zuen (10:26:59). Luca Martinezek seigarren bukatu zuen, 1:37ra. Ekai Erdozia (Sakana Group-Aralar) 29. sailkatu zen, 7:12ra; Urko Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 49., 12:59ra, eta Unai Gomez (Quesos Albeniz-Burunda) 60., 19:42era.
Erregulartasunaren saria Eneko Ugartemendiak irabazi zuen, mendiko saria Bastian Laffittek (Team Iparralde), tarteko helmugen saria Jan Casanovasek (KH7 Cycling Team), sprint berezien saria Xabier Solaunek (Invitec-Iturribero), juniorren lehen urteko saria Angel Navarrok (Purito Cycling Team), lehen nafarraren saria Luca Martinezek (Tolosa/Danena), lehen iruindarraren saria Unai Ibañezek (Vizcay Hermanos) eta talde onenaren saria Purito Cycling Team taldeak.