Arakildarren Eguna

Guaixe 2026ko uztailaren 27a

Ohi bezala, Santiago Egunez, arakildarrak Itxasperri ermitan bat egin zuten

Egunari hasiera emateko, Trikitilariak, txistulariak eta Ihabarko fanfarreak dianak jo zituzten ibarreko herri guztietan. Musikari talde bakoitza launa herritan jo zuen. Eta horren ondoren, beste hainbat arakildarren modura Itxasperriko bidea hartu zuten. Ermita erromanikoan Alfonso Garziandia Goñi apaizak meza eman zuen, aldamenean Aralarko aingerua zuela. 

Elizkizunaren ondoren musikariek zenbait pieza jo zituzten. Eten batean udalak Arakilera ongi etorria eman zien joan zen urtean jaiotako umeei. Bost izan ziren: Oier Martxel Beroiz Irurtzun (Ihabar), Leiane Elur Brown Llorens (Egiarreta), Marwa El Marnissi (Egiarreta), Udane Maestre Uharte (Hiriberri Arakil) eta Ireber Vals Espinosa (Etxarren). Nahiz eta ekitaldira hiru besterik ez ziren agertu. Udalak eskainitako otamenaren ondoren motozerrarekin tailak nola egiten diren ikusteko aukera izan zuten Itxasperrira joandakoek. Ermita erromanikoaren ingurutik Etxeberrira lekualdatu zen festa aurten. Han 80 bat pertsona mahaiaren bueltan eseri ziren, herri bazkarian. Bazkal buruan mus, briska eta partxis txapelketak jokatu ziren, haurrendako jolasak izan ziren eta Sandro Trouve eta Iluntze Akustikoak-en kontzertuak izan ziren.