Txirrindulariak

Mikel Casado, Berako Top5ean

Guaixe 2026ko uztailaren 28a

Tropela helmugara heltzen. Tartean, Mikel Casado. TXIRRINDULARIAK

Sakana Group-Aralar taldeko txirrindularia bosgarren izan zen kadeteen XXI. Berako Sarian.

Kadeteen mailako tropela Beran bildu zen uztailaren 26an, XXI. Berako Saria baitzegoen jokoan. Lasterketak 42,3 km zituen eta, tartean, laugarren mailako Kaxerna mendatea. Lasterketa gorabeheratsuan Ricardo Valdesek (DH Ameral-Heygaz) lortu zuen garaipena, helmugara bakarrik iritsita (59:11). Tropela 49 segundora iritsi zen. Mikel Casado (Sakana Group-Aralar) bosgarren sailkatu zen (1:00:00), Top5ean. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez Xabier Gorriti (Sakana Group-Aralar) hamabosgarren sailkatu zen, Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz-Burunda) hamazazpigarren, Egoi Urtasun (Quesos Albeniz-Burunda) hemeretzigarren eta Unax Galardi (Sakana Group-Aralar) 27.