Helikopteroaren mugimenduak asaldatuta, Urdiaingo basoan, Intxusburu aldean sua dagoela zabaldu da bolo-bolo. Larrialdi Zerbitzuek sua dagoela baieztatu dute, baina lasaitasun mezua zabaldu dute, egoera nahiko kontrolpean dagoela. Altsasuko Suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira sua itzaltzeko lanetan. Helikopteroa Altsasuko Dantzalekuko igerilekuetatik ari da ura hartzen.
Basozainak eta udal langileak
David Oroz Urdiaingo alkateak herriko Whatsappean zabaldutako mezuan suhiltzaileen azalpenen berri eman du. "Suhiltzaileek helikopteroa mobilizatu dute eta sua itzalitzat eman dute. Basozainen taldea eta Urdiaingo udaleko langileak ere bertan daude tokia miatu eta egoera ziurtatzeko. Beraz, Urdiaingo Udaletik lasaitasun mezua zabaldu nahi dugu".
Intervenimos la mañana del #miércoles en #Urdiain para controlar un incendio de vegetación en una zona de difícil acceso #ParqueAlsasua#BHIF#Helicóptero@Guardas_na @policiaforal_na pic.twitter.com/iHI6qWUt9p
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) July 29, 2026