Txirrindularitza

Arrieta eta Mintegi txukun Alex Aranburuk irabazitako Bretagne Classic-ean

Guaixe 2026ko abuztuaren 31

Iker Mintegi. EUSKALTEL EUSKADI

Ezkiotarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen.

Plouay hirian (Frantzia) jokatu zen Bretagne Classic 2026 lasterketa, UCI World Tour egutegiko klasiko ezaguna, 228 kilometro eta 3.663 metroko desnibela duena, Morbihaneko errepide gorabeheratsuetan. Alex Aranburuk (Cofidis) irabazi zuen proba, azkeneko kilometroetan erasoa jo eta helmugara bakarrik iritsi eta gero (5:21:13). 4 segundora Alexander Kamp (Uno-X Mobility) eta 10 segundora Alessandro Borgo (Bahrain) sartu ziren. 

Igor Arrieta (UAE Emirates) 27. iritsi zen helmugara, 21 segundora, eta Iker Mintegi (Euskaltel Euskadi) 44., 21 segundora.