CaixaBank Masterseko zazpi jardunaldietatik bost jokatu dira. Azken jardunaldi horretan Ezkurdiak, Martijak eta Zabaletak ez zuten garaipenik lortu. Sailkapena oso estu dago; Elordi-Mariezkurrena II.a dira lider (3 puntu); Zabala-Iztuetak eta Artola-Rezustak hiruna puntu dituzte ere, eta Laso-Martija laugarren postuan daude, 2 punturekin, finalerdietako postuetan. Larrazabal-Zabaleta bosgarrenak dira (2 puntu) eta sailkapena Ezkurdia-Albisuk eta Altuna-Imazek ixten dute, puntu banarekin.
Seigarren jardunaldia
Seigarren jardunaldia ate joka dago. Irailaren 4an, Lekeition, Laso-Martijak Elordi-Mariezkurrena izango dituzte aurkari, eta irailaren 5ean, toki berean, Ezkurdia-Albisu Altuna III.a-Imazen kontra ariko dira. Irailaren 6an, Legution, Zabala-Iztuetak Artola-Rezustaren kontra jokatuko dute.