Auto gidariak zaurituta

Guaixe 2026ko irailaren 1a

Altsasun izandako istripua. GUARDIA CIVIL

Bi ezbeharretan ibilgailuak bidetik atera ziren

Sakanako Autobian (A-10), Iturmendiko dermioan, auto istripua izan zen atzo goizean. Ibilgailu bat bidetik atera zen eta istripuaren ondorioz gizonezko bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. 

Bestetik, Sakanako Autobiaren (A-10) Altsasuko sarrera-irteeran dauden bi errotondetako batean bukatu zuen auto batek. Ibilgailua bidetik atera zen eta, ondorioz, 62 urteko gizonezko gidaria zauritu zen. Altsasuko osasun etxeko medikuak eta erizainak gizonezkoa aztertu ondoren, anbulantzia batean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Istripuaren nondik norakoak Guardia Civilak ikertu zituen.