Aurki hasiko da 2026/2027 futbol denboraldia. Bitartean, taldeak entrenatzen hasi dira eta denboraldira behar bezala iristeko lagunarteko partidak jokatzen ari dira han eta hemen Altsasu, Etxarri Aranatz eta Lagun Artea klubetako taldeak.
Lagun Arteak asteburuko emaitzen berri eman du. Kadeteetan, Lagun Arteak 0-3 hartu zuen mendean Beti Kozkor, erregionaletan Dulantziri 0-2 irabazi zion Lagun Arteak, infantiletan Lagun Arteak 3-1 garaitu zuen Etxarri Aranatz eta jubeniletan Lagun Artea 1-0 gailendu zen Beti Kozkorren aurrean.
Baina hurrengo egunetan bestelako partidak dituzte. Gaur, irailak 1, Lagun Arteako erregionalak beste lagunarteko partida bat jokatuko du Zelai Berrin, 20:00etan, Lazkaoren kontra. Irailaren 2an, asteazkena, Lagun Arteako jubenilak Lazkao hartuko du Zelai Berrin, 19:30ean. Irailaren 3an, osteguna, Lagun Artea kadeteak Iruña du aurkari Zelai Berrin, 17:15ean. Irailaren 4an, ostirala, lagun Artea erregionalak Subizaren kontra jokatuko du 19:30ean Sotoburun, eta irailaren 5ean, larunbata, Lagun Artea jubenilak Alegriaren kontra jokatuko du Dulantzin, 10:00etan. Azkenik, irailaren 6an, ostirala, 12:00etan Lagun Arteako infantilek Beti Kozkor dute aurkari Zelai Berrin.