Sakanako lehen sektoreko ibilgailuek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) ibarrean bertan pasatzeko aukera dute. Horretarako, teknikariak ibarreko dozena bat herritan izanen dira irailean. 28. aldia da IATko teknikariek eta haien unitate mugikorra ibarra ekialdetik mendebaldera pasako dutena. 09:15etik 14:15era ariko dira lanean. IATren bidez lehen sektoreko ibilgailuek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten aztertuko dute. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa.
IATearen egutegia: Irailaren 1ean eta 2an, Irurtzun; 3an, Ihabarren; 4an eta 7an, Uharte Arakilen; 8an, Lakuntzan; 9an, Arbizun; 10ean, Lizarragan eta 11n, ostirala, Unanun. Irailaren 14an eta 15ean, astelehena eta asteartea, Etxarri Aranatzen; 17an, Iturmendin; 18an eta 21ean, ostirala eta astelehena, Altsasun; 22an, Olatzagutian, eta 25ean, asteazkena, Ziordian.