Berdintasun teknikari lan poltsa sortzeko deialdia

Guaixe

Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Izena emateko epea irailaren 17ra artekoa da. 

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez, oposizio-lehiaketa bidez berdintasun teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko hautagaien zerrenda osatu nahi du. Lan-poltsa hori lanpostu hutsak, laneko bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta Mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko bestelako beharrak betetzeko erabiliko da. Lanpostuak euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du. Deialdiari buruzko informazioa sakana-mank.eus webgunean dago.