Pole Sport

Pole Sport kirol modalitatea da Nafarroan

Guaixe 2026ko irailaren 2a

Graciela Prado, Pole Sport kirolean aritzen diren kideekin. ARTXIBOA, UTZITAKOA

Nafarroako Gobernuak Pole Dance Sport and Art Kirol Elkarteak aurkeztutako eskabideari baiezkoa eman dio.

2026ko maiatzaren 12an, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Pole Sport kirol modalitate gisa aitortzeko eskabide bat aurkeztu zuen Pole Dance Sport and Art kirol elkarteak. Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, aurkeztutako txostenak aztertuta, bata juridikoa, eta, bestea, kirol eta teknika arlokoa, erabaki du Pole Dance Sport and Art Kirol Elkarteak aurkeztutako eskabideari baiezkoa ematea. Hortaz, hemendik aurrera Nafarroan Pole Sport kirol modalitatea izango da ofizialki. 

Graciela Prado
Pole Sport kirola barra batean elementuak eta akrobaziak egitea da. Malgutasuna, mugikortasuna, indarra, memoria, koordinazioa eta elementu asko lantzen dira. Pole Sportean aritzen diren kirolarien artean Graciela Prado Garcia-Jove etxarriarra dago. Istripu batean hanka galdu ondoren hasi zen Pole Sportean. 2023Ean Polonian jokatutako Pole Sport Mundialean, anputatuen mailan munduko txapelduna izan zen.