Nafarroako hemezortzi udalek, tartean Etxarri Aranatz eta Olatzagutikoak, kultur teknikarien lanpostua aldi baterako kontratazioz betetzeko izengaien zerrenda bat osatzeko deialdia egin du. Hautaprobak eginen dituzte horretarako. Udal horiek elkarrekin egindako deialdi horren bidez hautagaien zerrenda bat sortuko dute udaletan sortzen diren beharrak betetzeko. Kultur teknikari lanpostua B mailako lansaria du eta lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunak noiznahi aldatu ahalko du.
Deialdian interesa duenak bere eskabidea eta dokumentazioa irailaren 21rako aurkeztu beharko du Etxarri Aranazko udaleko erregistroan. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Etxarri Aranazko alkateak ebazpena emango du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta hori Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoan kontsultatzeko aukera izanen da.