Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur, irailak 7, hasi eta heldu den ostiralera arte, irailak 11, lorezaintza lanak eginen dira Sakanako Autobian (A-10), Arabarako noranzkoan. Lan horiek Uharte Arakil eta Arbizu artean eginen dira. Ondorioz, aipatutako noranzkoko ezkerretako erraia moztuta egonen da. Autobia berean, baina Iruñeko noranzkoan, Arruazu eta Uharte Arakil artean mantentze lanak egiten ari dira eta, horregatik, eskuineko erraia itxita dago.
Bestalde, Altsasuko autobien lotura gunean ere lanak egiten ari dira. Altsasuko Urbasako igoerako bidegurutzetik Sakanako Autobiaren Iruñerako noranzkoa ezin da hartu. Nafarroako Gobernua kanadiar pasa berritzen ari da. Beraz, Iruñera joan behar dutenek Altsasuko Ondarria industrialdeko irteerara joan beharra du. Iparraldeko Autobiako (A-1) Olatzagutiko bigarren irteera, porlandegi parekoa, itxita dago. Hango kanadiar pasa ere konpontzen ari da foru administrazioa.