Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez, Urbasa-Andia natur parkean ganadua kudeatzeko azpiegiturak hobetzeko eta eraikitzeko obrak lizitaziora atera ditu. Zehazki, azienda maneiatzeko sareak berritzea eta berriak egiteko helburua du. Alde batetik, Andiako Sosako sarea berritu nahi da eta, bestetik, Urbasako Errekasantuko sarea eraikitzea eta Mendinagusikoa hobetzea.
Lanek 139.796,93 (BEZ barne) euroko aurrekontua dute. Sosakoak 65.128,40 euroko aurrekontua du eta Errekasantu eta Mendinagusikoek, berriz,74.668,53 euro aurrekontua dute. Finantzaketa honen zati bat Europako Batasunak ordainduko du, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez.