Astekaria

Lagun Artea, Etxarri eta Altsasu erregionalak, lanera

Maider Betelu Ganboa

Altsasuko preferentea, Altsasuko Kirol Elkarteak antolatutako Hiru Lurralde Txapelketan. ALTSASU K.E.

Irailaren bigarren asteburuan erregional eta erregional preferenteko ligak hasiko dira.

Nafarroako Futbol Federazioak antolatutako 2026/2027 futbol denboraldia abian dago. Hirugarren maila eta lehen maila autonomikoa iraileko lehen astean hasi ziren, eta bigarren asteburuan erregional mailako taldeen ligen txanda izango da. 

Preferentea, Altsasu eta Etxarri
Erregional preferente mailako lehen multzoan Altsasu eta Etxarri Aranatz lehiatuko dira. Irailaren 13an Altsasuk Soto-Ibarbaso hartuko du Dantzalekun (17:00), eta egun eta ordu berean Etxarri Aranatzek Subiza Zendea de Galar B hartuko du San Donato futbol zelaian. 

Erregionala, Lagun eta Altsasu
Erregional mailako bosgarren multzoan bi talde ditugu: Lagun Artea eta aurten sortutako Altsasu erregionala. Irailaren 12an Lagun Arteak Aurrera du aurkari Leitzan (17:00). Egun eta ordu berberean Altsasu B taldeak Lekunberriko Beti Kozkor B hartuko du Dantzalekun. 

Jubenilen eta kadeteen mailako futbol ligak irailaren hirugarren asteburuan hasiko dira, eta infantil mailakoak irailaren hirugarren asteburuan. 

Emakumezkoak, beranduago
Emakumezkoen futbol ligen kasuan, jubenilen eta kadeteen ligak irailaren laugarren asteburuan hasiko dira, eta kadeteenak urriaren lehen asteburuan.