Bost musika eskolendako dirulaguntza zehaztuta

Guaixe

Olatzagutiko musika eskola. ARTXIBOA

Foru administrazioak ordainketa bi epetan eginen du. 

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak udal musika eskolendako dirulaguntzen deialdiaren ebazpena eman du. Haren bidez, udal musika eskolen artean 3,4 milioi euro nola banatzen diren zehaztu du. Sakanako bost udal musika eskolek, guztira, 159.868,01 euro jasoko dute, gobernuak banatutakoaren % 4,70 hain zuzen ere. 

Gobernuak zabaldutakoaren arabera, Irurtzungo musika eskolak 35.575,89 euro jasoko ditu. Lakuntzakoarendako 17.559,81 euro izanen dira. Etxarri Aranazko musika ikasketen udal ikastetxeak, berriz, 39.860,22 euro eskuratuko ditu. Gobernuak Altsasuko musika eskolarako 49.712,09 euro emanen ditu eta, azkenik, Olatzagutiko udal musika eskolaren kontu korrontean 17.160 euro sartuko ditu.