Aurreko astean lau lasterketa jokatu dira Italian: Toscanako Giroa, Coppa Sabatini, Pantani Oroimenezkoa eta Matteotti Trofeoa. Aipatu probetan bi sakandar aritu dira: Iker Mintegi (Euskaltel-Euskadi), Pablo Urtasunek gidatutako multzoan, eta Iker Gomez (Kern Pharma). Coppa Sabatinin Igor Arrieta gehitu zitzaien.
Sakandarrak txukun lehiatu dira. Iker Mintegi Top20an sailkatu zen irailaren 12an Ion Izagirrek esprintean irabazitako Marco Pantani Oroimenezkoan (4:23:43). Riccione eta Cesenatico arteko 191,6 kilometroko proban Mintegi hamaseigarren sailkatu zen, Izagirretik 30 segundora. Iker Gomezek ezin izan zuten bukatu.
Irailaren 9an jokatutako Toscanako Giroan (189,4 km) Giulio Pellizzari (Red Bull-Bora) gailendu zen. Iker Mintegi 25. iritsi zen, 14 segundora, eta Iker Gomez 110., 14:49ra.
Sabatinin, Arrieta 18.
Irailaren 10ean erabakitako 74. Coppa Sabatinin (197,6 km) Benoit Cosnegroyk (UAE Emirates) irabazi zuen, esprintean (4:40:55). Igor Arrieta hemezortzigarren iritsi zen helmugara, txapeldunaren denbora berean. Eguraldi oso kaxkarrarekin jokatutako proba soilik 52 txirrindularik despeditu zuten. Iker Mintegik eta Iker Gomezek ezin izan zuen proba bukatu.
Azkenik, irailaren 13an jokatutako Matteotti Trofeoan (195 km). Sakarias Koller (Uno-X Mobility) gailendu zen esprintean (4:29:13). Iker Gomez 57. sailkatu zen, 1:40ra. Iker Mintegi ez zen aritu.