Sutea Urbasan

Guaixe

Urbasatik kea ateratzen. SUHILTZAILEAK

Astelehen arratsaldean piztu zen.

Baso sutea izan zen Urbasan astelehen arratsaldean. Larrialdi zerbitzuak sutearen berri 16:43an jaso zuten. Garrek landaredia eta zuhaitzak erre zituzten Marmol Harrobia inguruan. Sua itzaltzera Altsasuko parkeko suhiltzaileak, helikoptero bat, Helikoptero eta Suteetan Esku Hartzeko Brigada bat, basozainak eta foruzainak joan ziren.  Sutea kontrolpean geratu zen, eta ez da inor kaltetu.