Asteburuan hasi zen erregional mailako 2026/2027 denboraldia.
Lagun Arteak Leitzan jokatu zuen, Aurrera taldearen kontra. Bi taldeak nor baino nor aritu ziren eta inork ez zuen lortzen kontrako atea zulatzea. 80. minutuan Manex Fagoagaren golak Lagun Artea aurreratu zuen, 0-1, eta nahiz eta bi taldeak ekinean jarraitu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta garaipenarekin mustu zuen denboraldia Lagun Arteak. Bukaeran Aurrera taldeen gonbidapena onartuta bi taldeek pizza merendatu zuten, Lagun Arteak gogoz eskertu zuena.
Altsasuk aurten erregional talde berria du,Altsasu B. Taldeak etxean mustu zuen denboraldia, irailaren 12an Lekunberriko Beti Kozkor B taldea Dantzalekun hartuta. Altsasuarrak ez ziren oso fin ibili eta lekunberriarrak, ordea, lau aldiz asmatu zuten gorritxoen atean. 0-4, Lekunberriren garaipenarekin despeditu zen lehia.
Hain zuzen ere Beti Kozkor B da erregionaleko bosgarren multzoko lehen liderra (3 puntu). Lagun Artea seigarren da (3 puntu) eta Altsasu B hamabosgarren (punturik gabe). Irailaren 19an, larunbata, Lagun Arteak San Jorge B hartuko du Zelai Berrin (17:00). Aldiz, Altsasu B-k Donezteberen kontra jokatuko du irailaren 18an, ostirala, Iñaki Indart zelaian (20:00).