Futbola

Altsasuk garaipenarekin eta Etxarrik berdinketarekin hasi dute denboraldia

Guaixe

Altsasu, denboraldiko lehen partidan. ALTSASU K.E.

Preferente mailako lehen jardunaldiak lau puntu utzi ditu Sakanan.

Asteburuan preferente mailako 2026/2027 futbol denboraldia hasi zen. Lehen multzoan, Altsasuk Soto Ibarbaso taldea hartu zuen irailaren 13an Dantzalekun. Altsasuko festek jokalariengan nolako eragina izango ote zuten zen altsasuarren kezka nagusia, baina partidari ongi ekin zion Altsasuk. 15. minutuan Armstrong Fah-ren golak Altsasu aurreratu zuen. Soto Ibarbaso partidari buelta ematen saiatu zen, Altsasuk alde gehiago ateratzen, baina ez zen gol gehiagorik izan eta partida 1-0, Altsasuko garaipenarekin despeditu zen.

Etxarri Aranatzek etxean mustu zuen kategoria berria, preferente maila, irailaren 13an Subiza Cendea de Galar B taldea San Donato zelaian hartuta. Bi taldeek lehia bizia izan zuten, eta aukerak sortu zituzten. Atsedenaldira joan biano lehen Aritz Aristorenak Etxarri aurreratu zuen, baina bigarren zatia hasi eta berehala Subiza Cende de Galarko Sergio Garrizek bana berdindu zuen. Lehiak bizi-bizi jarraitu zuen, baina ez zen mugimendu gehiagorik egon eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Mutilbera B da preferente mailako lehen liderra (3 puntu). Altsasu seigarren da (3 puntu) eta Etxarri Aranatz zazpigarren (puntu 1). Irailaren 20an Altsasuk Ciudad de Iruñaren kontra jokatuko du Taxoaren (12:15). Etxarri Aranatzek, aldiz, Burlades B izango du aurkari irailaren 19an (17:30) Ripagainan.