Sai zuriak bidaia hasi du

Guaixe

Sai zuriak zuhaitzetan. BASOZAINAK

Migrazioak Afrikara eramanen du. 

Uda despeditzear da eta harekin batera alde egin dute Sakanan egondako sai zuriek. Bai helduak bai txitoak, ibarreko lo lekutan elkartu dira egunero. Eta iraileko lehen hamabostaldian migratu egin zuten. Helmuga: Sahararen hegoaldean dauden lurrak. Han udazkena eta negua eman ondoren, udaberrian bueltan etorriko dira.