Gizarte zerbitzuetako lanpostua beteta

Guaixe

Etxarri Aranazko kultur etxean du egoitza mankomunitateak. ARTXIBOA

Oposizio lehiaketa bidez bete da plaza. 

Etxarri Aranatz eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia langilearen lanpostua betetzeko oposizio lehiaketa deitu zuen. Hautaketa prozesua despedituta, Jaione Elorza Arregik bete du plaza hori.  Funtzionario izendatu dute, D mailakoa.