Pilota

Ezkurdia-Martijak San Mateotako aurretiazkoa jokatuko dute

Guaixe

Ezkurdiak eta Martijak bikoa osatuko dute San Mateotako aurretiazkoan. ARTXIBOA

Altuna eta Bikuña irabazi beharko dituzte San Mateoko Feria jokatu nahi badute.

Iraileko hirugarren asteburuan Logroñoko San Mateo Feria hasiko da. Ezkurdiak eta Martijak torneoan aritu ahal izateko aurretiazkoa jokatu beharko dute irailaren 19an Adarragan, Altuna III.aren eta Bikuñaren kontra. Irabazleak torneoan sartuko dira. Zabaletak Dariorekin osatuko du bikoa, eta Logroñoko txapelketarako itxaropen handia du.