Kirol egokituan, igeriketa eta soinketa eskaintza

Guaixe

Urriaren 5ean hasiko da ikastaroa eta izena ematea zabalik dago.

Sakanako Mankomunitateak kirol egokituaren eskaintza egin du. Urriaren 5etik maiatzaren 31ra, astelehenetan igeriketan ariko dira Arbizuko kiroldegian (txikiak 16:30etik 17:45era eta nagusiak 16:45etik 17:45era) eta asteazkenetan soinketan, Lakuntzako igerilekuetan, 16:30etik 17:30era. Informazioa, Mank-en.