Pilota

Ezkurdiak eta Martijak San Mateotarako txartela lortu dute

Maider Betelu Ganboa

Erdoziak eta Martijak pozez ospatu zuten San Mateotarako sailkatu izana. FERNANDO DIAZ

Irailaren 19an Logroñon jokatutako aurretiazkoan Altuna eta Bikuña hartu zituzten mendean eta San Mateo Ferietako B multzoan jokatuko dute.

Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak Logroñoko San Mateo Ferian jokatzeko aukera lortu dute irailaren 19ko aurretiazkoan Jokin Altunari eta Iñigo Bikuñari 22-17 irabazi eta gero. Hasieran Altunak eta Bikuñak hartu zuten aurrea (2-6, 4-8), baina sakandarrek markagailua irauli zuten, 13-12an aurrea hartu, eta takada eder bati esker 19-14 jarri ziren aurretik. 5 tantoko diferentzia horri bukaeraraino mantendu zuten eta, azkenean, 22-17 gailendu ziren. Horrela, San Mateo Ferietako B multzoan lehiatuko dira, Dario-Zabaletarekin eta Laso-Landarekin. Beste aurretiazkoan Larrazabal-Iztuetak 3-22 irabazi zieten Artola-Albisuri.

Sakandarren borroka, gaur
Gaur, irailak 21, San Mateotako A multzoan Ezkurdia-Martijak Dario-Zabaleta izango dituzte aurkari. Galtzaileak irailaren 23an Laso-Landaren kontra lehiatuko dira, eta irabazleak, irailaren 25ean, Laso-Landa izango dituzte zain. Biko onena finalerako sailkatuko da. 

A multzoan irailaren 20an Larrazabal-Iztuetak 10-22 irabazi zieten Zabala-Rezustari. Irailaren 22an Zabala-Rezustak Jaka-Mariezkurrena dituzte aurkari, eta irailaren 24an Larrazabal-Iztueta Jaka-Mariezkurrenaren kontra ariko dira.