Preferente mailan Altsasuk Taxoaren jokatu zuen, Ciudad de Iruñaren kontra. Partida oso lehiatuan, hasieran Altsasu izan zen protagonista, Gorka Martinezek 16. minutuan lehena sartu zuelako eta bigarren zatia hasi eta berehala Imanol Loboren bigarrena iritsi zelako. Baina Iruñak markagailua irauli zuen eta 83. minuturako 2-2 berdintzea lortu zuen. Azken minutu frenetikoetan berdinketa apurtzen saiatu ziren bi taldeak, eta luzapenean Imanol Lobok garaipenaren gola sartu zuen. 2-3, Altsasuren bigarren garaipena segidan.
Etxarri Aranatzek Burlades B taldearen kontra aritu zen Ripagainan. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren. 29. mintuan Burlades B aurreratu zen, eta atsedenaldira 1-0 galtzen joan zen Etxarri. Bigarren zatian partidak bizi-bizi jarraitu zuen. Aimar Ijurrak bana berdindu zuen 58. minutuan, eta nahiz eta bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu, puntu banaketarekin despeditu zen partida (1-1). Etxarrik bigarren berdinketa lortu du.
Preferente mailako sailkapenean Amigo da liderra (6 puntu) eta Altsasu hirugarren da, puntu berberekin. Etxarri Aranatz hamargarren da (2 pntu). Hirugarren jardunaldian Altsasuk Ziraukin jokatuko du irailaren 27an, igandea, sailkapenean zazpigarren den Ziraukiren kontra (18:30). Aldiz, Etxarri Aranatzek Amigo liderra hartuko du irailaren 26an, larunbata, San Donaton (16:30).