Txirrindularitza

Sakanako Bizikleta Egun bikaina

Guaixe

Ziordia eta Irurtzun batu zituzten irailaren 20an Sakanako Bizikleta Egunean izena eman zuten 165 txirrindulariek. Ibilbide ia gehiena aurten mustu den Sakanako bizikleta saretik egin zuten, eta ibilbidea gustatu zitzaiela aipatu zuten gehienek. Geldialdia Lakuntzan egin eta gero, 13:20 aldera iritsi ziren Irurtzunera.