Arakilgo Udalaren ikasturte honetako ikastaro eskaintza sei proposamenek osatzen dute. Alde batetik, Yoga saioak Ihabarren eginen dira astearte eta ostegunetan, aurreneko taldea 17:00etatik 18:30era ariko da eta bigarrena 18:30etik 20:00etara. Bestetik, mantentze gimnasia Hiriberri Arakilen eginen da astearte eta ostegunetan 17:30etik 18:30era. Sasoitsu bizi 65 urte baino gehiagorekin ikastaroaren datak zehazteko lastailean bilera deituko du udalak. Batxata eta saltsa dantzatzen ikasi nahi dutenek Izurdiagan izanen dute aukera, ostiraletan 18:30etik 20:00etara. Mintzapraktika taldea Hiriberri Arakilen elkartuko da ostiral arratsaldeetan. Eta, azkenik, euskarazko literatur solasaldiak eginen dira hilean behin, ostiral arratsaldeetan. Azken horren egoitza herriz herri aldatzen joanen da.
Ikastaroen inguruko informazioa nahi duenak arakil.eus/eu webgunean edo 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakietan jaso dezake.
Bestetik, udalak gogorarazi ibarrean ere beste eskaintza batzuk ere badaudela. Batetik, helduek euskara ikasteko aukera dutela AEKrekin. Bestalde, udalak gogorarazi die arakildarrei Orritz dantza taldean, Sakanako harrijasotzaile eskolan edo Zaldua futbol taldean parte hartu dezaketela. Eta Etxarrengo frontoiko giltza nori eskatu dakiokeen ere.