Txistor eta paella jana, otamena, mus txapelketa, mariatxiak eta txokolate jana izanen dira, besteak beste, Ekaiko festetan. Irailaren 25etik 27ko asteburuan ospatuko dituzte.
2026ko Ekaiko festak
Ostirala 25
21:00 Txistor jana, elkartean.
Larunbata 26
14:30 Paella jana, elkartean.
16:30 Mus txapelketa.
00:30-04:00 Dantzaldia, elkartean.
Igandea 27
12:00 Meza.
12:45 Otamena, eliz atarian.
18:00 Mariatxi bikotea.
19:30 Txokolate jana eta bingoa, elkartean.