Asteburuan erregional mailako hirugarren jardunaldia jokatu zen.
Lagun Arteak Rotxapea B taldea izan zuen aurkari El Iratin. Lehia oso estuan etxekoak aurreratu ziren, baina Lagun Arteak ongi erantzun zuen: Mikel Agirrek berdinketaren gola sartu zuen eta Amets Satrustegik 1-2 aurreratu zuen talde lakuntzarra atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatia hasi eta berehala Joao Manuel Raposok Lagunen hirugarrena sartu zuen, penaltiz. Rotxapea 2-3 gerturatu zen, baina Lagun Arteak partida lotuta utzi nahi izan zuen eta Gaizka Sagarzazuk 2 minutuko epean sartutako bi golei esker, 2-5 jarri zen aurretik. Rotxapea Bk hirugarrena sartu zuen, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta 3-5, garaipen polita lortu zuen Lagun Arteak.
Altsasu B taldeak Baztan B taldea hartu zuen Dantzalekun. Gol askoko partida izan zen. Altsasuarrak hasi ziren hobe, Carlos Garciak eta Aratz Marquezek 2-0 aurreratu baitzuten Altsasu atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian, ordea, guztia aldatu zen. Bina berdindu zuen Baztan B-k. Lehia bizia izan zen orduan, Carlos Garciak Altsasuren hirugarrena sartu, baina berehala Baztan B-k hiruna berdindu duelako. Horrek haizea eman zien baztandarrei, aginte makila hartu eta 3-5eraino joan baitziren. Carlos Garciak Altsasuren laugarren gola sartu eta 4-5, Altsasu partidan sartu zen. Baina gutxi iraun zuen pozak, Baztandarrek beste bi gol sartu eta 4-7 irabazi zutelako.
Sailkapen orokorrean San Jorge B da liderra (7 puntu). Lagun Artea bigarren da (7 puntu) eta Altsasu B hamabigarren (3 puntu). Laugarren jardunaldian Lagun Arteak Gazte Berriak Antsoain B taldea hartuko du urriaren 3an Zelai Berrin (16:30). Altsasu B-k Beti Kozkor B-ren kontra jokatuko du urriaren 3an Lekunberrin (18:30).