Baso aprobetxamendua salgai jarri du udalak

Guaixe

Saldu nahi den txipudia horiz seinaleztatuta. UDALA

Txipudi bat da saldu nahi duena. 

Etxarri Aranazko Udalak, enkante bidez, baso aprobetxamendua saldu nahi du. Txipudia da udalak saldu nahi duena. Txipuek 24 urte gutxi gorabehera. Guztira 343,7 metro kubikoko egiten dute. Haietatik 293,1 metro kubiko enbalatzeko zur gisa balio du eta gainontzeko 50,6 metro kubikoak hondar gisa. Lizarragabengoan, Berroeta dermioan dago txipudia. Aprobetxamenduagatik udalak 16.335,46 euro eskatzen ditu udalak. Enkantean parte hartu nahi duenak bere eskaintza lastairen 19rako aurkeztu beharko du. Lotea eskuratzen duenak urte bat izanen du txipuak mozteko.