2026/2027 denboraldiko hirugarren mailako areto futbola martxan da. Asteburuan lehen jardunaldia jokatuko da, eta hiru talde sakandar ariko dira lehian.
Xotak Garbayo Chivite Cintruenigo hartuko du urriaren 2an Atakondoan (19:30). Aralar Mendik, bere aldetik, Ardoi izango du aurkari urriaren 3an Zizur Nagusian (15:30). Azkenik, Altsasuk Antsoainen jokatuko du urriaren 3an, Gazte Berriak taldearen kontra (18:00).
Mutilen lehen autonomikoa
Lehen maila autonomikoan Altsasu izango da ordezkari sakandar bakarra, Arbizu Kirol Taldeak ez baitu aurten talderik atera. Altsasuk Universidad de Navarra hartuko du urriaren 3an Zelandi kiroldegian (16:00).