Sakanako Garapen Agentziak komunikazio arduraduna kontratatzeko deialdia egin du. Langile horren egitekoak izanen da Sakanako Plan Estrategikoan aurreikusitako jarduerak garatzea. Alde batetik, zuzendaritzari laguntza ematea. Bestetik, komunikazioaren kudeaketa egitea. Hau da, edukiak ele bitan sortzea eta ontzea idatziz eta bideo bidez. Azkenik, webgunearen eta gizarte sareen kudeaketa egitea. Horretarako, aldez aurretik definitutako online estrategiaren ezarpenaz eta garapenaz arduratu beharko da. Gainera, markaren eta akzioen monitorizazioa egin beharko du, ondoren neurtzeko.
Hautatutako pertsonak lanaldi erdia izanen du eta kontratu mugagabea izanen du. Kontratatutako pertsonak B mailako kontratua izanen du, lanpostuaren % 20ko osagarriarekin. Urteko ordainsaria 15.342,36 eurokoa da. Interesa duenak curriculum akademiko eta profesionala eta euskara titulua info@sakanagaratzen.com posta helbide elektronikora bidali dezake. Lastailaren 18ko 23:59ak arteko epea dago eskabideak eta agiriak aurkezteko. Deialdiaren inguruko informazio gehiago sakanagaratzen.com webgunean dago.