Editargik antolatzen duen Nafarroako Edizioaren Azokaren hamargarren edizioa izanen da irailaren 30etik urriaren 4ra, Iruñeko Boskotxoan (Takonera), eta aurten ere Nafarpres Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea bertan izanen da, eta, besteak beste, bisitariek elkarteko kide diren bederatzi tokiko komunikabideen edukiak ikusteko aukera izanen dute, tartean GUAIXE astekaria.
Urriaren 17an Nafarroako Edizioaren X. Azoka Altsasuko ferietan izanen da. Nafarroako Editorialen Elkarte Independenteak herrialdeko hainbat herritara zabaldu nahi du azoka, eta horregatik izanen da Altsasun; urteko azkena izanen da, Viana, Corella, Leitza, Irunberri, Lekunberri, Lizarra eta Tafallatik pasa ondoren.