Saioa Alkaiza nagusi Donapaleun

Guaixe

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren lehengo faseko laugarren saioan izan zen urriaren 3an Donapaleun. Eneko Lazkoz bertsolari etxarriarrak 624,5 puntu lortu zituen. 

450 lagunetik gora bildu ziren urriaren 3an Donapaleuko Airetik gelan jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren saioan; lehenengo fasearen laugarren saioa zen, eta bertan mustu zen txapelketan Eneko Lazkoz Martinez bertsolari etxarriarra. Saioa Alkaizak irabazi zuen. 

Maider Arregi, Sarai Robles, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran, Iñaki Viñaspre eta Saioa Alkaiza bertsolariak izan ziren saioko protagonistak eta gai emailea Xalbat Alzugarai Etxeberri izan zen. Ariketa puntuagarri guztiak bukatu ondoren, 683 punturekin Saioa Alkaiza Guallar izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria, eta urriaren 24an Larraun-Lekunberrin jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du. Beste bost bertsolariek, Eneko Lazkoz tartean, puntuazioaren arabera izanen dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera: Oihana Iguara 672,5; Maider Arregi 659; Eneko Lazkoz 624,5, Iñaki Viñaspre 613,5 eta Sarai Robles 600,5.

Urriaren 4an, igandean, Tolosan izan zen lehenengo faseko bosgarren saioa eta Julio Soto nagusitu zen.