2026/10/06 - 2026/10/27 16:00
Urriko asteartetan Sakanako Mankomunitateak eta Erabili elkarlanean eta Hondakin Funtsak finantziatuta joskintza tailerrak antolatu dituzte Bakaikun, Lakuntzan, Urdiainen eta Etxarri Aranatzen; tailerrak 16:00etatik 19:00etara izanen dira, Etxarrin izan ezik, 16:30etik 19:30era izanen dela. Izena emateko: info.hondakin@sakana-mank.eus, 900 730 450 telefonora deitu edo 674 144 114 telefonoan Whatsapp bidez. Herriko biztanleek lehentasuna izanen dute, eta edukiera mugatua da.
Urriak 6, Bakaikuko udaletxean.
Estanpazio tailerra: ehun pinturekin hostoekin eta landareekin estanpazioak sortu.
Urriak 13, Lakuntzako udaletxean.
Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra: kartera edo poltsatxoa eginez.
Urriak 20, Urdiaingo udaletxean.
Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra: kartera edo poltsatxoa eginez.
Urriak 27, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Artilearekin brodatu tailerra: hainbat puntada erabiliz arropak apaindu eta konpondu.