Preferente mailan laugarren jardunaldia egon zen jokoan. Altsasuk Lizarrako San Andres taldea hartu zuen Dantzalekun. Partida oso lehiatuan, Altsasu bi goleko errentarekin lortu zuen lehen zatian, Armstrong Fahk eta Asier San Romanek gol sendo bana sartu eta gero, baina atsedenaldia baino lehenagoko bi zorigaiztoko jokaldietan San Andresek bina berdintzea lortu zuen, 41. minutuan Julen Floresek ate propioan gola sartu eta 2 minutu beranduago Jon Lopez de Goikoetxeak atean gol propioa sartu eta gero. Bigarren zatian partidari buelta ematera atera ziren altsasuarrak. Modu guztietara saiatu ziren, baina ezin, eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.
Etxarri Aranatzek Infanzones taldea hartu zuen San Donato zelaian. Partida bizian Aritz Aristorenaren golari esker 1-0 aurreratu zen Etxarri 30. minutuan, eta atsedenaldira abantailarekin joan ziren etxarriarrak. Bigarren zatian penalti bati esker bana berdindu zuen Infanzonesek, eta lehia gehiago estutu zen. 84. minutuan Alain Bakaikoaren golak 2-1 aurreratu zuen Etxarri. Bukaerara arte ongi eutsi zioten, eta, azkenean, 2-1, Etxarrik denboraldiko lehen garaipena lortu zuen.
Preferente mailako lehen multzoko liderra Mutilvera B da (9 puntu). Altsasu laugarren da (8 puntu) eta Etxarri Aranatz zazpigarren (6 puntu). Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, Koparen txanda baita. Bosgarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean bigarren eta arerio zuzena den Ardoi B izango du aurkari El Pinar 1 zelaian. Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak azkena den Valle de Egues B taldea hartuko du San Donaton.