Astekaria

Sergio Garcia de Eulate oso fin Orreaga-Zubiri maratoi erdian

Maider Betelu Ganboa

Korrikalariak Orreagako kolegiata paretik abiatu ziren. UNAI BEROIZ / OSKAR MONTERO

Top10ean sailkatu zen, seigarren

Urriaren 4an XIX. Orreaga-Zubiri maratoi erdia jokatu zen Donejakue bidean barna. Ibilbide ikusgarriak mendia, pistak, errepidea... denetatik izan zuen, eta ateri jokatu zen. Aurten antolakuntzak aurreikusitako 1.300 dortsalak, iaz baino 200 gehiago, aise agortu ziren. 

Tartean sakandar ugari aritu ziren, batzuk maila ikaragarrian, Sergio Garcia de Eulate altsasuarra, esaterako. Sakanako lasterketetan ezaguna den Asier Gutierrez iruindarrak (Beste Iruña) hasieratik erritmo bizia ezarri zuen eta merezitako garaipena lortu zuen (1:17:59), Andrew McLeod-i 34 segundo aterata. Sergio Garcia de Eulate Top10ean sailkatu zen, seigarren, 3:56ra (1:23:24). 

Nesketan Nerea Jaso agoiztarrak sorpresa eman zuen eta azkarrena izan zen (1:34:54), Leire Lopezi ia 6 minutu aterata (1:40:51). Lehen sakandarra Bakarne Arregi lakuntzarra izan zen (2:27:26), sailkapen orokorrean 826.a.