Astekaria

Berazatarrak eta Perez, podiumean

Maider Betelu Ganboa

Markos Beraza, Allotzeko proban. @EGUZKIFOTOS

Allotzeko Cross Countryan sakandarrak bikain aritu ziren.

Urriaren lehen asteburuan I. Allotz Cross Country lasterketa jokatu zen. Pilotu sakandarren maila itzela izan zen. Senior mailan Markos Beraza irintarra gailendu zen, alde handiz (2:12:28), eta Senior C mailan Miguel Angel Perez olaztiarra bigarren sailkatu zen (2:14:14). 18 urtez azpiko 125 cc mailan Irene Beraza bere kategorian txapelduna izan zen (2:12:26). Azkenik, Trofeo mailan Iñigo Galarza iturmendiarra laugarren sailkatu zen (2:06:54).