Arakilgo Udalak abeltzaintza azpiegituretan hobekuntza lanak egin ditu. Alde batetik, bide publiko bat berritu du. Eta, bestetik, eskorta batzuk konpondu ditu. Lanek 58.210,67 euro aurrekontua zuten eta horiek finantzatzeko Arakilgo Udalak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren 26.615,61 euroko dirulaguntza jaso du. Lanak 2025eko dirulaguntza deialdiari dagozkio.